
Fenomeno historikoa da inmigrazioarena. Nazioartean gertatzen dira desplazamendu hauek, baina baita herrialde baten barnean ere. Bizi den tokitik edo jaioterritik mugitzen da beste leku batera bizi proiektua abian jartzeko. Beraz, fenomeno orokor moduan aipatu nahi nuke inmigrazioaren gaia, ez dadin ulertu inmigrazioa Espainiako Estatuan edo Euskal Herrian soilik gertatzen dela. Gure errealitatea ez da irla munduan. Inmigrazioaren oraingo egoera arrazoi ekonomikoek eragin dute neurri handi batean, Hegoaren eta Iparraren arteko harremanek. Baina horretaz gain, arrazoi gehiago badira munduko beste tokiren batean leku seguruagoa bilatzeko, adibidez, jazarpen politikoak.


