2008/12/11
Politikarien gezurra errealitatearen egoeraren aurrean
Bideo honetan politikarien hipokresia errealitatearen egoeraren aurrean konpara dezakegu.
Bideoa www.youtube.com orrialdetik lortuta dago.
inmigranteen egoera euskal herrian...
2008/12/01
"Papeles mojados"
Chambao talde andaluziarra abesti honekin kritika gogorra egiten dio inmigrazioa sufritzen ari den egoera latzari eta argazki triste hauekin egindako bideo honetan errealitatea ikus dezakegu.
Bideoa www.youtube.com orrialdetik lortuta dago.
2008/11/20
Etorkinak
View SlideShare presentation or Upload your own.
Power Point-a www.slideshare.com orrialdetik lortuta dago.
Inmigrazioari esker...
Inmigrazioari esker desagertzear zeuden sektore asko berpizten hari dira, eta hori kontuan hartu behar dugun gauza da.
Bideoa www.youtube.com orrialdean lortuta dago eta Euskal Gobernua egindako kanpaina bati dagokio.
2008/11/13
Inmigrazioa definitzen...

Fenomeno historikoa da inmigrazioarena. Nazioartean gertatzen dira desplazamendu hauek, baina baita herrialde baten barnean ere. Bizi den tokitik edo jaioterritik mugitzen da beste leku batera bizi proiektua abian jartzeko. Beraz, fenomeno orokor moduan aipatu nahi nuke inmigrazioaren gaia, ez dadin ulertu inmigrazioa Espainiako Estatuan edo Euskal Herrian soilik gertatzen dela. Gure errealitatea ez da irla munduan. Inmigrazioaren oraingo egoera arrazoi ekonomikoek eragin dute neurri handi batean, Hegoaren eta Iparraren arteko harremanek. Baina horretaz gain, arrazoi gehiago badira munduko beste tokiren batean leku seguruagoa bilatzeko, adibidez, jazarpen politikoak.
Etiketak:
errealitatea,
Espainia,
Euskal Herria,
historikoa,
inmigrazioa
Inmigrazioa definitzen...

Inmigrantea da beste herrialde batetik datorren guztia. Beraz, edozein atzerritarri buruz ari gara hitz egiten. Munduaren gainerakoaz ari gara. Inmigrantea da estatubatuarra, japoniarra, Zeelanda Berrikoa... baina baita afrikarra ere.
Inmigrazioa pobrearekin, Hegoaldearekin lotzen da, niri ez zait batere gustatzen, baina bada perfil bat. Jende horrek ezin du bere herrialdean bizi arrazoi askorengatik: ekonomikoak, politikoak, belikoak, demografikoak... Guk, hain justu, ez ditugu arrazoi horiek emigratzeko eta hori kontuan hartu beharko genuke. Mundua beti mugitu izan da, baina orain, alde batetik bestera ari da mugitzen. Horiei buruz hitz egingo dugu, ezta? Eta ez futbolariei, musikariei, zientzialariei edo Marbellan bizi direnei buruz... horiek ere inmigranteak diren arren. Horiek ere estatistiketan azaltzen dira.
2008/10/30
2008/10/16
Ongi etorri
Ongi etorri blog berri honetara!
Gaur egun mundu mailan dagoen arazo larrienetarikoa inmigrazioa eta inmigrante askoren egoera da, eta sare osoko alderdi txiki honetan gai horri buruz agertzen diren berriei buruz jakinaraziko dizuet.
Gaur egun mundu mailan dagoen arazo larrienetarikoa inmigrazioa eta inmigrante askoren egoera da, eta sare osoko alderdi txiki honetan gai horri buruz agertzen diren berriei buruz jakinaraziko dizuet.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


