
Inmigrantea da beste herrialde batetik datorren guztia. Beraz, edozein atzerritarri buruz ari gara hitz egiten. Munduaren gainerakoaz ari gara. Inmigrantea da estatubatuarra, japoniarra, Zeelanda Berrikoa... baina baita afrikarra ere.
Inmigrazioa pobrearekin, Hegoaldearekin lotzen da, niri ez zait batere gustatzen, baina bada perfil bat. Jende horrek ezin du bere herrialdean bizi arrazoi askorengatik: ekonomikoak, politikoak, belikoak, demografikoak... Guk, hain justu, ez ditugu arrazoi horiek emigratzeko eta hori kontuan hartu beharko genuke. Mundua beti mugitu izan da, baina orain, alde batetik bestera ari da mugitzen. Horiei buruz hitz egingo dugu, ezta? Eta ez futbolariei, musikariei, zientzialariei edo Marbellan bizi direnei buruz... horiek ere inmigranteak diren arren. Horiek ere estatistiketan azaltzen dira.


No hay comentarios:
Publicar un comentario