2009/01/11

Arrazakeria




Kontuan izan behar da inmigranteek jasatzen duten aldaketa oso gogorra dela, euren herrialdeak alde batera utzi behar dute egoera gogor batean bizitza berri bat leku ezezagun batean hasteko, eta horri guztiari gehitu behar zaio zentzugabeko zenbait pertsonek egoera hau askoz zailagoa egiten dutela arrazakeriaren bitartez.
Guztiok batera elkar bizi dezagun!

35 inmigrante heltzen dira Almeriako portura




35 inmigrante, horietako bat zoritxarrez hilda, heldu dira Almeria hiriko portura Afrikako iparretik etorrita. 35 inmigranteen artean bi adingabeko zeuden eta beste bi nahiz eta adin zehatza ez jakin, nahiko nagusiak zirela azaldu dute.
Heldutakoen artean askok Gurutze Gorriaren bitartez osatuak izan behar dira hipotermia eta beste antzeko sintomak direla eta.

2009/01/08

Edozein lekutako gaia




Orain amaitutako Estatu Batuetako hautezkundeetan ere garrantzi handien izan duen gaietariko bat inmigrazioarena izan da, eta esan beharra dago gai horri buruz hartutako zenbait erabaki izan zirela Obama politikariaren garaipena bultzatu zutena, erditik bazegoelako inmigrazioari buruzko erreforma bat bera guztiz babestu zuela eta bere aurkakoa, John McCain-ek ez.

2009/01/07

Sirifo Kouyate eta Manuel Ramírez



Sirifo Kouyate senegaldiarra eta Manuel Ramírez espaniarra Huelvan bizi diren lagunak dira, nahiz eta adin ezberdinekoak izan bizitza paraleloak baitute.
Sirifo 1994. urtean Espainiar estatura inmigratu behar izan zuen bere familia zuen egoera larriagatik; 10 neba-arreba ziren eta ez zegoen dirurik ezertarako, orduan dantzaren mundua eskeini zion aukera eta aprobetxatu zuen 17 urterekin bere jaioterritik irtetzeko.
Manuel Frankismoa izan zuen bere emigrazioaren arrazoi ezinezkoa zuelako egunero bildurrarekin bizitzea eta Belgikara joan zen lan egitera eta era lasaiago batean bizitzera; han 32 urte luze egin zituen, Frankoren garaia amaitzerakoan berriz ere bueltatzeko.
Orain, urteak pasa eta gero, etorkizuna antzeko bizitza izan duten bi pertsona hauek lagunak izatea gure izan du.